PILOTA. Gasteizen jokatuko da finala

EPELek Ogeta aukeratu du, jende gehiago sartzen delako, eta 110 euroan jarri du kantxako sarrera

Erredakzioa
2006ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Gasteizko Ogeta frontoian jokatuko da, martxoaren 19an, EPELen Eskuz Binakako Txapelketaren finala. Horrela jakinarazi zuten atzo Asegarcek eta Aspek osatzen duten Enpresen Elkarteak. Azken unea arte aritu dira Donostiako eta Gasteizko udalekin negoziatzen, finala nork eramango. Gasteizek lortu du azkenean, baina garbi utzi izan nahi du EPELek ez dela urte osorako lortutako akordio bat, eta ez dela hitzarmen oso bat lortu. Donostiako Atano III.ean baino jende gehiago sartzen da Ogetan, eta horretan bakarrik oinarritu omen dira antolatzaileak erabakia hartzerako garaian.

Gasteizko frontoian, izan ere, Donostiakoan baino 151 lagun gehiago sartzen dira. Atano III.ean, finaletarako kantxan jarri ohi diren eserlekuak kontuan hartuta, 1.944 pilotazalerentzako tokia dago. Ogetan, 2.095 sartzen dira. EPELek, ordea, Donostiako Udalarekin sinatutako akordioa eraman du aurrera azken finaletan, eta horregatik jokatu dira Atano III.ean. Hitzarmen hori joan zen abenduan amaitu zen, eta ez dira geroztik hura berritzeko akordio batera iritsi. Bitartean, Gasteizko atea ere jo dute eta parez pare ireki zaie, nahiz eta azken boladan harremanak nahiko gaiztotuta zeuden.Salneurriak ere erabakita daude. Kantxako jarlekua 110 euroan salduko da, harmailetakoa 50 euroan, eta errebotekoa 30 euroan. Gaur goizeko 10:30ean hasiko dira erreserbak jasotzen. Aspeko sarreren ardura Eñautek du (661-259009) eta Asegarcekoena Rafa Etxeberriak (656-799423).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.