Joko erakustaldia egin zuen atzo ere Juan Martinez Irujok. Tolosako Beotibarren zeukan partida, Elkororekin, Gonzalez-Goñi III.aren kontra nafarraren bikotekidea, azken hori, binakako txapelketan. Irujok ez zien aukerarik eman kontrarioei. Bazter guztiak nahastu zituen, indarrez eta abileziaz 11 erremate, horietatik bost gantxoak. Ongi lagundu zion Elkorok, eta amore eman behar izan zuten Gonzalezek eta Goñi III.ak (22-12).
PILOTA. Martinez Irujoren erakustaldia Tolosako Beotibarren (22-12)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu