Binakako Txapelketa ia amaiezineko lehen fasea bukatzeko hiru jardunaldi falta dira, eta asteburu honetan jende asko bilduko da pilotalekuetan. Txapelketa amu ona da, eta, luzea izan arren, pilotazalea urrundu baino gehiago, erakarri egiten du. Etzi jokatuko diren bi jaialdietan, Gernikan eta Azkainen, pilotalekuak bete egingo dira, bai Santanape (660 ikuslekoa), bai Sebastian Gonzalez ezker pareta (600 ikusle).
Halere, ikusminaren eredu garbiena Iruñeko Labrit da (945 ikusle). Larunbatean Olaizola II.a-Beginoren eta Irujo-Merino II.aren arteko partida jokatuko da, eta aste hasierarako, sarrerak amaituta zeuden. Bihar egingo dute partida horretarako pilota aukeraketa (11:30), eta ziur asko hor ere ez da jendetzarik faltako.
Pilota
Pilotalekuak bete egingo dira Gernikan, Azkainen eta Iruñean
Binakako Txapelketa luzeak ez du pilotazalearen interesa gutxitu, eta asteburu honetan hiru pilotaleku beteko dira gutxienez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu