Pitermanek ezabatu ezineko arrastoa utzi zuen Alavesen
Futbol taldeak erosten dituzten enpresari aberatsak ez da arrotzak Euskal Herrian, Gasteizen inor gutxik ahaztu baitu Dimitri Piterman. Herritartasun estatubatuarreko enpresari ukrainarrak Alavesen akzioen %51a erosi zion Gonzalo Antoni 2003an. Entrenatzaile izan nahi zuen Pitermanek, eta berak hartu zituen kirol mailako erabakiak ere. Bere agintean taldea 2. Mailara jaitsi zen, eta zaleekin izandako liskarrak ugariak izan ziren. Pitermanek 2007an utzi zuen taldea, bere akzioak salduta. Taldera iritsi zenean Alavesek hiru milioi euroko zorra zuen, eta lau urte geroago hogeita hirukoa zen. Gasteizko epaitegi batek presidente ohiaren jabetzen bahiketa agindu zuen 2008an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu