MUNDUA

Poliziak Dalian Atkinson Realeko jokalari ohia hil du 'taser' pistolaz Ingalaterran

Realean jokatu zuten lehen atzerritarretako bat izan zen. 1990ean fitxatu zuten, eta, urtebetez soilik jokatu arren, oso maitatua izan zen. Realak dolumina agertu du.

Dalian Atkinson.
2016ko abuztuaren 15a
19:22
Entzun

West Merciako Poliziak baieztatu du 48 urteko gizonezko bat hil dela poliziek taser pistolaz tiro egin eta gero. 01:30 aldera egin diote tiro, eta ordu eta erdiz egon dira larrialdi zerbitzuak hura suspertu nahian. Hil egin da, ordea, 03:00 aldera. Poliziak zer dela-eta egin dion tiro ikertzen ari da Poliziaren aurkako Kexen Batzorde Independentea. Realak dolumina agertu du gaur Atkinsonen heriotzaren berri izan ostean.

Erresuma Batuko hedabideek zabaldu dutenez, Dalian Atkinson Realeko jokalari ohia da Ingalaterran hildakoa. 1990ean fitxatu zuen klub txuri-urdinak, 150 milioi pezetaren truke, eta urtebete baino ez zuen jokatu Donostiako taldean. Fitxatutako aurrenetako atzerritarra izanik, ordea, realzale askoren oroimenean geratu zen Atkison. Hamabi gol sartu zituen 29 partidatan; horien artean, gogoangarria da Bartzelonari Camp Noun sartutakoa.

[Youtube]https://youtu.be/HwFW6FPqVZE[/Youtube]

Ondoren, Erresuma Batura itzuli zen, Aston Villan jokatzeko. Ingalaterrako Ligako historian gol onenetarikotzat jotzen dena sartu zuen han:

[Youtube]https://youtu.be/6A9G6RVkepg[/Youtube]

Realean haren taldekide izandako John Aldridgek samina adierazi du sare sozialetan. Gainera, gogoan izan du Camp Noun eginiko gol hura:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.