FRANTZIAKO TOURRA
Popovychek irabazi du Tourreko 12. etapa
Discovery taldeko txirrindulari ukraniarrak eskuratu du taldearen lehen garaipena. Ukraniarra bakarrik helmugaratu da Carcasonan bukatu den etapan. Ballan, Freire eta Le Mevel txirrindulariak ere ihesean joan dira azken kilometroak arte, baina azkenean Popovich gailendu da. Lehen euskalduna, Iñaki Isasi, hamargarren helmugaratu da.
Tropela lau minutura helmugaratu da. Sailkapeneko lehen postuan Landisek jarraitzen du lider eta gaurko irabazlea hamargarren jarri da. Haimar Zubeldiak behera egin du sailkapen nagusian eta hamabigarren da orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu