SASKIBALOIA

Porfi Fisacek ez du jarraituko Gipuzkoa Basketen

Entrenatzaile espainiarrak beste urtebeterako kontratua zuen Donostiako taldearekin, baina uste du "zikloa amaitu" duela. 

2018ko maiatzaren 30a
07:32
Entzun

Delteco Gipuzkoa Basketek beste entrenatzaile bat izango du datorren denboraldian. Izan ere, Porfi Fisacek, azken bi urte eta erdian taldea zuzendu duen entrenatzaile espainiarrak, gaur jakinarazi du taldea utziko duela. Duela bi aste jada eman zuen bere asmoen berri. "Neke handia pilatu dut", esan zuen. Orduan jada azaldu zuen erabakia hartua zuela, eta taldeko jokalari, agintari eta teknikari guztiek bazutela horren berri. Hala ere, zehaztu zuen ez zuela ezer esango sasoia amaitu arte. Bada, amaitu da denboraldia, eta Fisacek ofizial egin du aspaldi jakina zena, hots, ez duela Gipuzkoa Basketen jarraituko.

Entrenatzaile espainiarrak bi aldi egin ditu Donostian. Aurrenekoak hiru sasoi iraun zuen, eta klubak denetarik bizi izan zuen: lehenbizikoan, LEB 2tik Urrezko LEBera igo zen taldea; bigarrengoan, Urrezko LEBetik ACB ligara; eta hirugarrengoan, ACBtik Urrezko LEBera jaitsi zen. Zortzi urte geroago itzuli zen Fisac Gipuzkoa Basketera, 2015eko abenduan, Jaume Ponsarnau ordezkatzera. Taldeak gora egin zuen, baina ez nahikoa mailari eusteko. Hurrengo sasoian, mailaz igo zen berriro. Azken denboraldi honetan, azkenik, bikain aritu da taldea, estutasun handirik gabe eutsi baitio mailari. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.