Emporio Armani Milan. Hickman (13), Dragic, Gentile (7), MacvanRaduljica —hasierako bostekoa—Kalnietis (5), Abass (8), Simon (10), Pascolo, (2) McLean (5), Macvan (6) eta Sanders (19).
Baskonia. Larkin (21), Blazic (5), Hanga (8), Bargnani (12), Voigtmann (16)—hasierako bostekoa— Luz, Beaubois (6), Sedekerkis, Budinger (2), Tillie (6) eta Diop.
Markagailua. 27-17, 49-35 (atsedenaldian); 72-56 eta 88-76.
Epaileak. Rhyzyk, Lottermoser eta Koromilas. Ez zuten inork kanporatu faltengatik.
Bestelakoak. 6.416 ikusle PalaDesion. Partida ez zen Milanen jokatu, Desion (Italia) baizik.
Baskoniaren egutegia itogarria izango da sasoi honetan. Are itogarriagoa aste berean Euroligako bi partida jokatzea egokitzen zaionean, eta Sito Alonsok halakoak kudeatzen ikasi behar du. Aste hau horietako bat da, eta atzo sumatu zuen minutu eta bidai pilaketaren zama. PalaDesion ezinean aritu zen Gasteizko taldea, hein handi batean ez zuelako izan erantzunik aurkariak inposaturiko joko fisikoarentzat. Hamazazpi baloi galdu zituen, eta Milanek falta asko eragin zituen: hogeita lau; eta hogeita bederatzi jaurtiketa libre. Galtzea ez da hondamendia, baina Baskoniak galdu egingo du sailkapeneko goiko taldeen pausoa.
Baskoniak abiadura, talentua eta jaurtiketetan asmatzea behar zituen atzo irabazteko, eta ez zen hiru aldagaietako bat ere agertu. Jasmin Repesak, berarengan ohikoa den bezala, ahal fisiko handiko jokalariak elkartu ditu, eta haiek gailendu ziren. Ez da talentu izugarriko multzoa, baina atzo kontaktuak bilatu zituzten: barnealdiak, defentsa gogorrak... Lehen laurdenean argi gelditu zen hori, eta kolpeka kolpeka hamabi puntuko tartea ireki zuten (27-17).
Hurrengo laurdenetan Milan ez zen hain fin ibili erasoan, baina ezta Baskonia ere. Une batez ere ez hamar puntu baino gutxiagora gerturatu. Nahi eta ezin izan zen, hankek ez zuten ematen. Epaileek ere ez zioten partidarik erritmorik hartzen utzi. Erasoan banakako jokaldiekin saiatu zen eta hiruko marratik ez zuen asmatu. Hogeita bi jaurti zituen eta sei bakarrik sartu. Zentzu horretan, nabarmentzekoak Beubois eta Budingerren partida kaskarrak. Onena, aldiz, Shane Larkin izan zen: hogeita bat puntu sartu zituen, bederatzi asistentzia eman, eta lau baloi lapurtu.
Emporio Armani Milan 88. Baskonia 76
Porlana zangoetan
Baskoniak, freskotasunik gabe, ezin izan dio aurre egin Armani Milanen joko fisikoari. Epaileen txistu kontzertuak ez dio lagundu

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu