Bolada onari segida eman dio Realak. Donostiarrek aise irabazi diote Espanyoli Zubietan (3-0), eta, garaipen horrekin, zazpigarren postuan sendo jarraitzen dute. Espainiako Kopa jokatzeko aukera gero eta handiagoa dute horrela txuri-urdinek.
Berehala bideratu du partida Realak, eta 22. minuturako nagusi zen markagailuan. Eguzkiñe Peñak egin du aurreneko gola, eta Peñak berak zabaldu du aldea 32. minutuan bigarrena eginda. Espanyol mendean izan dute txuri-urdinek, eta katalanek apenas izan duten aukerarik. Partida amaitzear zela egin du Aintzane Encinasek hirugarren gola, jaurtiketa on baten bidez.
Seigarren postua hiru puntura dute orain gipuzkoarrek, eta Rayo bosgarren sailkatua izango dute arerio datorren astean.
[Youtube]http://youtu.be/qmyQR9x1wg4[/Youtube]