ESKUBALOIA

Portlandek uste baino partida errazagoa izan zuen, eta lehen postuetan dago

Erredakzioa
IRUÑEA
2004ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Partida erabakigarria ez, baina aurrera begira oso garrantzitsua zuen atzo Portlandek Iruñean, eta inork espero baino errazago atera zuen aurrera. Lehen zatian baino ez zion eutsi Alteak, eta uste baino maila eskasagoa eman zuen bigarrenean. Nafarren artean protagonista: Vladimir Rivero atezaina. Arnasa eman zion taldeari bere gelduekin, eta Rocasek eta Garraldak biribildu zuten lana.

Emakumezkoen Kopa gaurtik hasita, Eldan

Emakumezkoen eskubaloiak ere zeresana emango du hurrengo egunetan, gaur hasiko baita Kopako 25. ekitaldia. Euskal Herriko bi talde lehiatuko dira nor baino nor arituko diren zortzi taldeen artean. Lan zaila dute Akaba Bera Berak eta Itxakok, azken aldian maila txukuna ematen ari badira ere, maila gorenera heltzeko koska bat falta zaielako.

16:00etan jokatuko du Akabak Saguntoren aurka lehen final-laurdena. Reyes Karrere, Bera Berako entrenatzaile ohia da Saguntokoen entrenatzailea egun. Donostian, Ligan, jokatu zuten partidan, 32-23 irabazi zuen Bera Berak, eta itxuraz, finalerdiak jokatzeko txartela lor dezake. Lan zailagoa izango du Lizarrako Itxakok, Ligako liderraren aurka, eta Espainiako eskubaloi talde onenaren aurka, Valentziaren aurka. EHF Kopatik kanporatu zuten asteburuan Itxako, eta porrot hura ahazteko aukera ona izan daiteke Kopa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.