B multzoa

Portugalek azken unean irabazi dio Danimarkari

Portugal 0-2 jarri da aurretik, Danimarkak berdindu egin du gero, eta 87. minutuan Varelak eman die garaipena portugaldarrei. 

2012ko ekainaren 13a
20:46
Entzun

Emozioz beterikoa izan da gaur Lviv Arena estadioan (Ukraina) Danimarkak eta Portugalek jokatutako partida, B multzoko bigarren jardunaldiko lehen neurketa. Portugalek ezin hobeto ekin dio lehiari, 36. minutuan jada bi goleko aldea baitzuen. Pepe erdiko atzelariak sartu du lehen gola, eta Helder Postiga aurrelariak bigarrena. Atsedenaldia iritsi aurretik Bendtnerrek aldea murriztu du, eta itxaropena eman dio Danimarkari.

Bigarren zatian Portugalek aukera garbiak izan ditu partida erabakita uzteko. Horietako asko Cristiano Ronaldok izan ditu, baina Real Madrileko jokalaria eskas aritu da atea aurrean. Alderik ez Bendtnerrekin. Danimarkako aurrelariak berdinketaren gola sartu du 80. minutuan, bere bigarren gola. 

Bazirudien partida binakoarekin amaituko zela, baina zelaira irten berria zen Varelak gol bikaina sartu du 87. minutuan, eta garaipena eman dio Portugali. Multzoko sailkapenean, Danimarkak eta Portugalek hiruna puntu dituzte. 

Danimarka: Andersen; Jacobsen, Agger, Kjaer, S. Poulsen; Zimling (Poulsen, 16m), Kvist; Rommedahl (Mikkelsen, 59m), Eriksen, Krohn-Delhi (Schone, 90m); Bendtner.

Portugal: Rui Patricio; Joao Pereira, Alves, Pepe, Coentrao; Veloso, Moutinho; Mani (Rolando, 89m), Meireles (Varela, 83m), Cristiano Ronaldo; Postiga (Oliveira, 64m).

0-1: Pepe (24m). 0-2: Postiga (36m). 1-2: Bendtner (41m). 2-2: Bendtner (80m). 2-3: Varela (87m).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.