Gironan hasi eta bukatu, hirugarren etapa jokatu da Kataluniako Voltan, 156,6 kilometrokoa. Lehen mailako bi igoera izan dituzte tartean, eta Domenico Pozzovivo italiarra izan da helmugaratzen lehena. Bakarrik heldu da.
Pierre Rolland da orain sailkapen nagusiko buruan. Ostegunean izango da itzuliko etapa nagusia.