Sentsazioak onak dira, baina denboraldi-aurrekoak dira. Fotis Katsikarisen hitzak dira. Ulertu nahi duenarentzat, argi askoak. Alegia, Bizkaia Bilbo Basketek gaur ez duela irabaziko Manresan (18:00), denboraldi-aurrean 6-0 balantzea lortu izanagatik. Jokoan prestakuntza soila dago denboraldi-aurrean, eta ligan, askoz gehiago: lehiaketa bera.
Bilbo Basketek bi jokalari garrantzitsu faltako ditu: Javi Rodriguez eta Hervelle. Berri hobea da haien ordezkoak ondo ari direla, Fischer batez ere.
Manresak ligako aurrekontu txikiena dauka, baina urteak dira sos gehiago dituzten taldeak baino emaitza hobeak lortzen dituela. Bi jokalari bakarrik fitxatu ditu: Hernandez joko antolatzaile gaztea, eta Majstorovic hegalekoa, Bilbo Basketeko jokalari ohia.
Prestaketa lan ona berretsi nahi du Bilbo Basketek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu