Pablo Prigioni (Argentina, 1977) Caja Laboral Baskoniako basea NBAn jokatzeko bidean da. New York Post kazetak New York Knikcs taldearen eskaintzaren berri eman du, eta jokalaria talde hartako manager Glen Grunwaldekin eta entrenatzaile Mike Woodsonekin batzartu da han.
Prigioni bi aldiz aritu izan da Baskonian: 2003-2009 artean eta denboraldi honetan —tartean Real Madrilen jokatu zuen—. Gasteizko taldearekin Espainiako Liga bat —2008an— eta hiru Kopa irabazi ditu. Argentinako selekzioan base titularra da.
Knikcsek denboraldi honetan NBAn Liga erregularrean 36 partida irabazi eta 30 galdu ditu. Carmelo Anthony da haren plantillako jokalaririk onena.