TXIRRINDULARITZA

Primoz Roglicek kolpea eman du Espainiako Vueltan

Txirrindulari eslovakiarrak nagusitasun osoz irabazi du erlojupekoa, eta lider jarri da sailkapen nagusian. 1,52ra du orain Alejandro Valverde, 2,11ra Miguel Angel Lopez, hiru minutura Nairo Quintana, eta 3.05era Tadej Pogacar.

2019ko irailaren 3a
07:37
Entzun

Roglic zen faboritoa Jurançon (Frantzia) eta Paue (Okzitania) arteko 36,2 kilometroko erlojupekoan, eta ez du huts egin. Jumbo taldeko txirrindulariak nagusitasun osoz irabazi du Vueltako 11. etapa. 25 segundo atera dizkio Patrick Bevini (CCC) eta 27 Remi Cavagnari (Deceuninck-Quick Step). Faboritoei dagokienez, 1.29 atera dio Pogacarri (UAE); 1.38 Valverderi (Movistar); bi minutu Lopezi (Astana); eta 3.06 Quintanari (Movistar). Alde handi horiei esker, esloveniarra lider jarri da sailkapen nagusian. 1,52 ateratzen dio Valverderi, 2.11 Lopezi, hiru minutu Quintanari, eta 3.05 Pogacarri.

Hurrengo bi etapa eta erdiak Euskal Herrian jokatuko dituzte. Asteazkenean, Donapaleutik (Nafarroa Beherea) Urdazubira (Nafarroa) joango dira. 180 kilometroko etapa gorabeheratsua da, hiru mendate igoko baitituzte: Hirugarren Mailako Horkaitz —4,9 kilometro eta %6,1eko pendiza—, Bigarren Mailako Izpegi —7,2 kilometro eta %7,1— eta Otxondo —7,6 kilometro eta %4,7—. Ia 40 kilometro daude azkenaren gailurretik helmugara

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.