txirrindularitza

Pro Tourreko egutegia ez jarraitzea erabaki dute Frantziako Tourreko, Italiako Giroko eta Espainiako Vueltako antolatzaileek

Parisen prentsaurrekoa eman dute Frantziako Tourreko, Italiako Giroko eta Espainiako Vueltako antolatzaileek, eta UCI Pro Tour ligaren egutegia ez jarraitzea erabaki dutela jakinarazi dute. Gauza jakina zen harremanak ez zirela onak eta hiru lehiaketa horien antolatzaileak ez zirela Pro Tour ligaren egutegiaren aldekoak, eta gaur, liskar horien ondorioen berri eman dute txirrindularitzako hiru itzuli garrantzitsuenen antolatzaileek. Pro Tour Liga sortu aurretik antolatzen ziren gisan aritzea erabaki dute.

2005eko abenduaren 9a
13:55
Entzun
Ondorio handiak ekar ditzake erabaki honek, eta ikusteko dago zer gertatuko den. Irizpide oso desberdinekin aritzen dira Pro Tourrekoak eta lehiaketen antolatzaileak. Mahai baten buelta eseri eta ados jartzea lortzen badute, berrantolaketa egokiagoa egin beharko dute, eta bestela berriz, banadu egin beharko dute. Horrek beste ondoriorik ere badakar, izan ere, UCI Pro Tourrak zentzu guztia galduko luke hiru lehiaketa horiek gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.