Protagonistak

2011ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
IRABAZLEA

PIERRE ROLLAND



Hura da taldeko benetako liderra



Jaioteguna. 1986ko urriaren 10a.

Jaioterria. Orleans (Frantzia).

Ibilbidea. Credit Agricole (2006-2008), Bbox Bouygues Telecom (2009-2010) eta Europcar (2011tik).

Lorpen garrantzitsuenak. 2007an Tropicale Amissa Bongo itzulian etapa bat (eta bigarren postua sailkapen nagusian) eta Limousingo Tourreko etapa bat; 2008an Dauphineko mendiko maillota; 2010ean Lorraineko zirkuituko etapa bat (eta bigarren postua sailkapen nagusian), Dauphinen zortzigarren eta Nazioarteko Kriteriumeko mendiko maillota; 2011n Frantziako Tourreko etapa bat.

EGUNEKO DANTZA

Voecklerrek ezinaren erakustaldia eman du



Telegraphen gora harro-harro aurreko taldean sartu bai, baina Thomas Voeckler (Europcar) ezinean geratu zen azken bost kilometroetan. Erabat itota, Jerome Pineauren (Quick Step) babesean, ezinaren bizikleta dantza egin zuen gero. Ez aurrea eta ez atzera, itxura kaskarra eman zuen frantziarrak. Antzerkia eginez galdu zuen zeukan indar apurra.

EGUNEKO IPURTERREA

Johnny Hoogerland



Frantziako telebista kate publikoaren auto batek lurrera bota zuenetik, amorrazioaren indarrarekin ari da lehiatzen Johnny Hoogerland (Vacansoleil). Atzo ere lehen kilometroan bertan jo zuen erasoa, eta hari esker gorpuztu zen ihesaldia... Alberto Contadorrek (Saxo Bank) erasoa jo zuen arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.