Protagonistak

2011ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
IRABAZLEA

THOR HUSHOVD

Mundua harritzen jarraitzen du

Jaioterria. 1978ko urtarrilaren 18a.

Jaioteguna. Arendal (Norvegia).

Ibilbidea. Credit Agricole (2000-2008), Cervelo (2009-2010) eta Garmin-Cervelo (2011tik).

Lorpen garrantzitsuenak. Bi aldiz Norvegiako txapeldun errepideko proban eta hiru aldiz erlojupekoan; Tourreko bederatzi etapa eta bi maillot berde; Vueltako hiru (eta puntukako bat) eta Giroko bat; Dauphineko lau etapa; Voltako sei; Munduko Txapelketa errepideko proba; Paris-Nizako etapa bat; eta Suitzako Itzuliko etapa bat.

EGUNEKO ERRETIROA

Andreas Kloedenek etsi egin du azkenean

Izugarri sufritu zuen herenegun Andreas Kloedenek (RadioShack), Hourquette d'Ancizanen behera erori, kolpe handia hartu, eta zortzi minututik gora galdu zituelako Luz Ardidengo helmugan. Gaua hainbestean igaro, eta atzo saiatu bazen ere, berehala ikusi zuen ez zela gai aurrekoen erritmoari eusteko. RadioShackek hiru taldeburu galdu ditu jada aurtengo Tourrean: Janez Brajkovic, Chris Horner eta Kloeden bera.

EGUNEKO MUGIMENDUA

Gilbertek erasoa jo du, maillot berdea buruan

Philippe Gilbert (Omega Pharma-Lotto) geldituko duenik ez dago. Maillot berdea dauka buruan belgikarrak, eta esprintean beste asko baino motelagoa denez, atzo ere erasoa jo zuen, puntu batzuen bila. Helburua lortzeaz gain, bederatzigarren postuan jarri da sailkapen nagusian. Movistarrek ezerezean utzi zuen ahalegina, baina goraipatzekoa da haren ausardia. Tarteko helmugan ere urrutitik erasoa jotzen saiatu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.