Pucinskaitek irabazi du Giroko aurreneko etapa
TXIRRINDULARITZA. Edita Pucinskaitek (Colnago) esprintean irabazi zuen atzo Italiako Giroko lehen etapa, eta sailkapen nagusiko buruan jarri zen. Lituaniarra izan zen bizkorrena Pratolino di Vagliako helmugan, Fabiana Luperini (Selle Italia) eta Judith Arndten (Columbia) aurretik. Gaur 13 kilometroko kronoigoera izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu