Puñal, talde nafarrarekin ligan gehien jokatu duena
OSASUNA. Patxi Puñal talde nafarrarekin Espainiako Ligako Lehen Mailan partida gehien jokatu duen jokalaria bihurtu zen herenegun, Betisen aurkako partidan. Osasunako erdilariak 351. norgehiagoka jokatu ditu elastiko gorria jantzita, Javier Castañedak baino bat gehiago. Hargatik, zaleen omenaldi beroa jaso zuen, eta Castañedak berak haritz gazte bat eman zion, Taxoareko instalazioetan landa dezan. Hurrengo erronka: lehia guztiak aintzat hartuta gehien parte hartu duen Jose Manuel Etxeberriaren 463 partiden kopurua gainditzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu