surfa

Punta Galeako txapelketa, Olatu Handien Munduko Zirkuituan

Urriaren 15etik otsailaren 28ra luzatuko da jokatzeko epea, olatuen esperoan.

Nic Lamb iazko irabazlea, 10 puntu eman zizkion olatua hartzen Punta Galean. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 15a
16:12
Entzun

Hirugarren urtez goi mailako txapelketa izango da Getxoko (Bizkaia) Punta Galeako olatu handien surf txapelketa. Hirugarren urtez sartu du Olatu Handien Munduko Zirkuituan, eta ipar hemisferioan jokatuko diren lau probetako bat izango da. Beste hiruak Oregongoa (AEB), Hawaiikoa (AEB) eta Santu Guztiena (Mexiko) izango dira. 

Munduko osoko 24 surflari ariko dira olatu handien zirkuituan. Munduko Surf Ligakk antolatzen du (WSL) eta egun bakarrean jokatuko da. Egun hori urriaren 15ean eta otsailaren 28a bitarteko bat izango da, gutxieneko sei edo zazpi metroko olatuak iristen direnean, haizeak uzten duenean. Surflariek aurreikuspen metereologikoei erne egon beharko dute, jakinarazten zaienean Getxora etortzeko.

Punta Galean azken urteetan 10.000 zale bildu ditu olatu handien txapelketak. Antolatzaileek aurten berritasunak iragarri dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.