Bi probatan parte hartuko du Pablo Carrera bilbotarrak Rioko Olinpiar Jokoetan, eta ez du modu onenean hasi txapelketa. Aire konprimituko hamar metrokoan, finalaren atarian geratu da, horretarako behar zituen puntuak baino bakar bat gutxiago lortuta.
Gaizki hasi da Carrera, eta horrek baldintzatu du. 40. tiroan, 22. postuan zen bizkaitarra. Apurka-apurka hobetuz joan da, eta 50. tiroan 16. postura igo da. Azkenean, hamargarrena izan da.
Hogeita bi tiro eginda Carrera 20. da sailkapenean. Lehen zortziak igarotzen dira finalera. @CarreraOlimpico@berriapic.twitter.com/DjSaYWZ93y
— IMANOL MAGRO (@Imagreto) 2016(e)ko abuztuak 6
Asteazkenean lehiatuko da berriro, 50 metroko proban.