Futbola

Puntu bakarreko partida grisa

Espanyolen aurkako partidan gaizki jokatu ez arren, gol aukera gutxi izan dituzte gaur zuri-gorriek.

Espanyoleko Javi Fuego eta Athleticeko Sabin Merino. QUIQUE GARCIA / EFE
2016ko azaroaren 6a
18:39
Entzun

Eguraldia bezalakoa, tristea eta grisa, izan da Espanyol eta Athleticen arteko gaurko partida. Europan sartzeko puntuen beharra izan arren, Valverdek nahiago izan du ohiko hamaikakoko jokalarietako batzuei atseden eman.

Partida hau irabaztea garrantzitsua zen zuri-gorrientzat. Izan ere, Osasunaren aurka berdindu ostean, Europarako txartelak bermatu behar dituzte nola edo hala. Baina gol aukera gutxi izan dituzte gaur ere. Hala puntu bakarrarekin itzuli da etxera Valverderen taldea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.