Puntu bat baino gehiago

Atsedenaldian 3-1 galtzen ari baziren ere, bigarren zatian nagusi izan dira nafarrak eta partida irabaztetik oso gertu izan dira

Iruñea
2010eko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Puntu bat baino gehiago irabazi zuen atzo Osasunak Mestallan. Partida maldan gora jarri zitzaien gorritxoei lehen zatian atzealdean Valentziari erraztasun asko eman ostean. Baina zailtasunei aurre egin eta bigarren zatian erabat menderatu zuten Valentzia nafarrek. Berdinketa emaitza ona dela ukatzerik ez dago, baina partida irabazteko aukerak ere izan zituen Camachoren taldeak, eta jokoa ikusita hiru puntuak Osasunarentzat izatea ez litzateke bidegabea izango. Puntu bakarrarekin konformatu behar izan zuten azkenean, baina puntua bezain garrantzitsua da bigarren zatiko jokoak emango dien konfiantza.

Osasuna ez zen gaizki sartu partidan, eta Valentziako jokalariei buru-argitasun gutxi sumatu zitzaien lehen ordu laurdenean. Osasunazelai erdiko jokoan nagusitu egin zitekeela zirudien, baina hasiera hasieratik gorritxoek arazo nagusia atzealdean zutela argi geratu zen. Flañok eta Monrealek gaizki urrundutako baloi banatan Soldadok eta Joaquinek aukera onak izan zituzten, nahiz eta zorionez, Valentziako jokalariek Ricardo gainditzen asmatu ez. Hogeita laugarren minutuan, Soldadok ez zuen kale egin, dena dela. Nelsonek gaizki urrundu baloi bat Matak berreskuratu zuen, eta ezker hegaletik arean sartuta erdiraketa egin zuen ezker hegalekoak Soldadoren bila. Baloia zetorkion bezala astindu eta Osasunako aurrelari ohiak ez zuen kale egin. Osasunako bost jokalari zeuden area barruan, Valentziako bi besterik ez. Baina Emeryren taldeko bi jokalariek jokaldia nola lotzen zuten ikusi besterik ez zuten egin gorritxoek. Izerdi tantarik isuri gabe aurretik zen etxeko taldea.

Zortzi minutu geroago Osasunarentzat ia-ia partida amaitu zela zirudien, korner batetan Stankeviciusek bigarren gola egin baitzuen. Aurrez landutakojokaldiak ezustean hartu zituen Osasunako atzelariak, eta Valentziakoen erdiko atzelariak ez zuen barkatu. 2-0koarekin Osasunak zereginik ez zuela zirudien. Baina Valentziak ez zuen ia ezer egin halako aldea izateko, Osasunakoen erraztasunak baliatzea soilik. Zorionez, Valentziak ere sendotasun askorik ez zuen erakusten. Eta hogeita hemeretzigarren minutuan Masudek ezker hegaletik eskuinez egin erdiraketa bat sareetara bidali zuen Juanfranek buruz. Punturen bat lortzea posible zela sinesteko moduan ziren berriz Camachoren jokalariak. Hiru minutu geroago Aduritzek hirugarrena egin zuen, ordea. Berriz ere korner batetik etorri zen Valentziakoen hirugarren gola. Flañori erraz hartu zion aurre aurrelari gipuzkoarrak, eta berriro ere maldan gora zen partida gorritxoentzat.

Aranda, erabakigarria

Lehen zatian txartel horia ikusiNekunam irandarra aulkian utzi zuen Camachok atsedenaldian, eta Aranda zelairatu zuen bere ordez. Azken hilabetean jokatu gabe egon da Aranda lesio baten erruz, baina erarik onenean itzuli da aurrelari espainiarra. Sorianok Nekunamen hutsunea betetzen zuen bitartean, Aranda eta Pandiani min egiten hasi ziren erasoan. Osasunak arriskuak hartu zituen erasoan, eta Aranda zaindu ezinda aritu ziren une oro Stankevicius eta Costa atzelariak. Bere mugikortasunak eta indarrak bere onetik atera zituen Valentziako atzelariak. Pandiani ere gehiago sartu zen jokoan Arandari esker, eta Juanfran eta Masuden laguntzarekin Valentzia sufritzen ari zen etengabe. Baloirik ez zeukan Emeryren taldeak. Soriano eta Vadocz nagusi ziren zelai erdian eta ia bigarren zati osoa Valentziaren zelai zatian jokatu zen. Cesar atezainaren opari bat Miguel Flañok baliatu zuen 2-0koa egiteko.

Ordu erdi geratzen zen eta bere aukeretan sinetsi egin zuen Camachoren taldeak. Lekicek gertu izan zuen berdinketaren gola, baina bere errematea zutoinera joan zen. Futbola ez zen bidegabea izan Osasunarekin, dena dela. Amaieratik gertu, jokaldi nahasi batetan hamaikagarren aldaratzea Arandak jaso zuen, eta 3-3koa egin zuen. Merezi zuen. Merezi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.