Arrauna. San Miguel liga

Puntu bateko arnasa

Hondarribiak irabazi du Castro Urdialesen (Espainia), eta Urdaibairen aurretik jarri da sailkapen nagusian; puntu bakarraren aldea ateratzen dio.

Hondarribiak irabazi du Castro Urdialeseko bandera, eta sailkapenaren buruan jarri da. PEDRO PUENTE HOYOS / EFE
Berria
2016ko abuztuaren 22a
11:10
Entzun

Aurtengo ligako bederatzigarren bandera irabazi du Hondarribiak, eta sailkapen nagusiaren buruan jarri da. Estropada txukuna egin zuen atzo Hondarribiak, eta ziabogetan Urdaibairi atera zion aldeari esker lortu zuen garaipena.

Ipar-ekialdetik jotzen zuen haizeak, eta Hondarribiak jakin zuen olatuak bere mesedetan erabiltzen. Hondarribia eta Urdaibairekin batera, San Juan eta Kaiku atera ziren ohorezko txandan. Lehen ziabogan, hiru segundoren aldea atera zion Hondarribiak Urdaibairi, eta alde horri eutsi zion hurrengoetan ere. Bigarrenean, bost segundorena zen aldea; eta hirugarren ziaboga zazpi segundo bizkorrago eman zuen Hondarribiak.

Urdaibaik irabazi zuen larunbatean Hondarribiko bandera, eta Hondarribiarekin berdindu zen San Miguel ligako sailkapenean. Atzo irabazita, Hondarribia jarri da berriz sailkapenaren buruan. Lau estropada geratzen zaizkie liga amaitzeko, eta estu daude kontuak. Bermeon izango da estropadetako bat, eta Portugaleten beste hirurak.

Honela dago San Miguel ligako sailkapen nagusia:

1. Hondarribia: 169 puntu
2. Urdaibai: 168 puntu.
3. Kaiku: 133 puntu.
4. San Juan: 114 puntu.
5. Orio: 106 puntu.
6. Tiran: 101 puntu.
7. Astillero: 92 puntu.
8. Cabo: 87 puntu.
9. Zierbena: 69 puntu.
10. San Pedro: 66 puntu.
11. Portugalete: 35 puntu.
12. Zumaia: 29 puntu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.