Putzuz putzu San Marinon

Bertan behera gelditu dira entrenamenduak, euritea dela eta; eguraldiak guztiz baldintza dezake lasterketa

Erredakzioa
2007ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Ez da askotan gertatzen. Euri asko eginagatik, ongi prestatuta daude Munduko Txapelketako zirkuituak eta ongi xurgatzen dute ura. San Marinon gertatu da, ordea. Azken urteetan aurreneko aldiz bertan behera gelditu dira entrenamenduak. Putzuak sortu ditu euriteak. Gainezka egin du urak, eta errepidea lokaztuta dago. Zirkuitua guztiz eraberritu dute azkena munduko txapelketako proba jokatu zenetik -13 urte pasatu dira Wayne Rainey eta Kevin Schwantzek izan zuten lehia ikusgarri hartatik-, inork ez zeukan zirkuitu berriaren erreferentziarik, eta atzoko putzu eta itoginen ostean, alferrik izango dira erreferentziak.

Erreferentzia nagusia Casey Stonerren nagusitasuna da. GP mailako liderra izango da San Marinon irabazteko hautagaia. Ducati taldea etxetik hurbil ariko da eta ez du sekula Misanoko zirkuituan irabazi. Valentino Rossiri ere antzeko zerbait gertatzen zaio. Ez da espero zuen maila ematen ari, Ogasunarekin arazoak izan ditu, eta etxean irabazita nahi du arnasa apur bat hartu. Capirossi eta Pedrosa daude bi horiek noiz huts egingo zain.

250 cc-etan, Jorge Lorenzo espainiarrak ere etxean ariko diren kontrarioak izango ditu hurbil: Andrea Dovizioso eta Alex de Angelis. Efren Vazquezen helburua, hazten jarraitzea.

125 cc-etan oreka nagusi. Faubel dago lider, baina taldean ditu kontrarioak: Talcmasi eta Gadea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.