Txirrindularitza

Quick Stepek ez du taldetik bidaliko Boonen

Txirrindulariak positibo eman du, kokainagatik. "Ez naiz perfektua", esan du berak gaur.

2008ko ekainaren 11
12:43
Entzun
Tom Boonen (1980, Belgika) txirrindulariak kokainagatik positibo eman duen arren, Quick Step-ek ez du taldetik bidaliko eta eutsi egingo dio kontratuari -hiru urtekoa du-, gaur taldeak esan duenez.

Boonenek berak barkamena eskatu du. "Ez naiz perfektua", esan du.

Belgikako Itzulia hasi baino bi egun lehenago ustekabean egindako kontrolean eman zuen positibo, maiatzaren 26an, eta bi urteko zigorra jaso dezake.

2005ean Mundu Txapelketa irabazi zuen. Horretaz aparte, oso palmares zabala du (70 garaipenetik gora): Frantziako Tourrean etapak, Espainiako Vueltan, Paris-Nizan, Paris-Roubaix bi aldiz (aurten bertan azkena)...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.