FRANTZIAKO TOURRA

Rasmussen dinamarkarrak irabazi du Alpeetako bigarren etapa

Rabobank taldeko Michael Rasmussenek irabazi du Tourreko 16.etapa, Bourg d’Oisansen hasi eta La Toussuiren amaitu dena. Sailkapen nagusian aldaketak izan dira eta Oscar Pereirok jantzi du elastiko horia. Floyd Landis estatubatuarra 10 minutura helmugaratu da gaurko etapan eta ezin izan dio lehen postuari eutsi. Lehen euskalduna Haimar Zubeldia (Euskaltel-Euskadi) da eta sailkapenean 10.postuari eutsi dio.

2006ko uztailaren 19a
19:07
Entzun
Oscar Pereiro (Illes Balears) espainiarra bigarren helmugaratu da gaur eta berak jantzi du berriro atzo galdu zuen elastiko horia. Danimarkarraren atzetik Carlos Sastre (CSC) espainiarra iritsi da, minutu eta 41 segundura.

Carlos Sastre (CSC) espainiarra da bigarrena sailkapen nagusian eta hirugarren postuan Andreas Kloden alemaniarra jarri da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.