futbola

Raul Garcia: "Ziur nago elastiko hau berriro jantziko dudala"

Atletico Madrilek utzita izan da Osasunan, eta igandean azken partida jokatuko du talde gorritxoarekin.

2012ko maiatzaren 11
16:23
Entzun

Raul Garcia Osasunako erdilariak azken partida jokatuko du igandean talde gorritxoarekin, Racingen aurka, baina gaur goizean eman duen prentsaurrekoan argi utzi du ez duela Iruñera itzultzeko aukera inolaz ere baztertzen: "Ez dakit noiz, ez dakit datorren urtean izango den, baina ziur nago elastiko hau berriro jantziko dudala". Atletico Madrilek utzita egon da sasoi honetan Osasunan.

Garciak zaleek emandako babesa izan du hizpide: "Plazera izan da hemen egotea, eta errespetua ematen dizu jendeak zugan konfiantza duela ikusteak".

Pasa den igandean zaleek esker ona adierazi zioten Nafarroako Erresuma futbol zelaian: "Oso polita izan zen. Eskertzen dut inork zelaira salto egin ez izana, eta ospatu zen bezala ospatu ahal izatea". 

Azken partidari begira, "gozatzen" jarraitu nahi duela esan du, eta hiru puntuak lortzea "zaila" ikusten badu ere, itxaropentsu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.