Saskibaloia. Espainiako Kopa

Real Madril erraz sailkatu da finalera, Banca Civicari irabazita (92-84)

Hirugarren laurdenean jaun eta jabe izan dira Lasorenak, eta merezita arituko dira Bartzelonaren aurka

Andoni Urbistondo.
Bartzelona
2012ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Bartzelona eta Real Madril arituko dira gaur Espainiako Kopako finalean, hirugarren urtez jarraian. Real Madrilentzat izan zen atzo final preziaturako bigarren txartela, Sevillako Banca Civicari 92-84 irabazi baitzion. Merezita gailendu ziren Pablo Lasoren jokalariak, partida osoan aurretik egon baitziren.

Lehenengo laurdenean joko paregabea egin zuen Real Madrilek, eta min handia egin zieten aurkariari hiruko lerrotik (27-14). Bigarrenean, baina, esnatu egin zen Banca Civica, eta 11-0eko partzialari esker partida estutu zuen atsedenaldiaren aurretik (46-44). Hortik aurrera, ordea, Madrilgo taldea nagusi izan zen. Hirugarren laurdenean maisutasunez jokatu eta alde polita lortu zuen (76-60). Azken laurdenean errentari eustea nahikoa izan zen. Mirotic izan zen jokalari onena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.