saskibaloia

Real Madril, Montepaschi Siena eta Unicaja egokitu zaizkio Gescrap Bizkaiari Top16an

Euroligako bigarren fasea urtarrilaren 18tik martxoaren 1era jokatuko dute.

2011ko abenduaren 28a
22:54
Entzun

Real Madril (Espainia), Montepaschi Siena (Italia) eta Unicaja (Espainia) taldeak egokitu zaizio Gescrap Bizkaiari Euroligako Top16ko multzoen zozketan. Gaur egin dute txapelketako bigarren fasearen zozketa, Bartzelonan.

Multzo bakoitzetik lehen biak final-laurdenetara sailkatuko dira. Fasea urtarrilaren 18tik martxoaren 1era jokatuko dute.

E Multzoa: CSKA Mosku, Olympiakos, Efes eta Galatasaray.

F: Gescrap Bizkaia, Real Madril, Montepaschi Siena eta Unicaja.

G: Fenerbahce, Panathinaikos, Unics Kazan eta Milan.

H: Bartzelona, Maccabi, Bennet Cantu eta Zalgiris Kaunas.

Gescrap Bizkaia final-laurdenetara sailkatuko balitz, F Multzoko bat luke aurkari.

Lauko Finala Istanbulen izango da, maiatzaren 11-13 artean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.