Real Madrilek majo sufritu du Valentzia garaitzeko

27-40 aurreratu da 23. minutuan Valentzia, baina Real Madrilek buelta eman dio Mirotic eta Suarezi esker (69-59)

Andoni Urbistondo.
Madril
2011ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Real Madrilek gaurko finaleko lehen txartela lortu zuen atzo. Majo sufrituta, eta Valentziaren lan onari neurria hartu ezinda lehen hiru laurdenetan. Azkenekoan, ordea, estutu egin zuen defentsan Real Madrilek, eta 11 puntura mugatu zuen Valentziaren erasoa. Kantxaren bestaldean, ordea, lehen 30 minututan ikusi ez zuten argia ikusi zuten Carlos Suarezek eta Nikola Miroticek, eta bien artean lau hirukjo saskiratuta, jota utzi zuten Valentzia, haien ahalegin oro ezinezko eginez.

Valentziak aurreikuspen oro bete du, finaletik gertu izan baita. Real Madrilen plantila luzeagoa du, eta lehen zatian agertu ez ziren jokalari sorta bigarrenean agertu zen. Clay Tucker, adibidez, zortzi puntu saskiratzeko. Edo Sergio Rodriguez, bost puntu eta bost asistentziarekin. Valentzian, aldiz, Rafa Martinezek bakarrik eman zuen neurria, hemeretzi puntu saskiratuta. Victor Claver galduta ibili zen, eta hiru puntuko balorazio eskasa lortu, eta Robertas Javtokas ere urtu egin zen Real Madrileko dorre garaien aurrean. Besteak beste Dusko Savanovic, James Augustine eta Serhii Listxuk taldekideek laguntza handirik ez ziotelako eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.