Emakumezkoen futbolak tokia izango du berriz ere Anoeta estadioan. Hirugarren aldiz jarraian, Realak Anoetan jokatuko du Athleticen aurkako ligako partida. Urriaren 13an, igandean, ariko dira txuri-urdinak eta zuri-gorriak Anoetan, arratsaldeko lauretan hasita. Bi taldeek bitan jokatu dute elkarren aurka estadio horretan: duela bi sasoi, 1-4 irabazi zuen Athleticek, eta azken denboraldian, bina berdindu zuten. Norgehiagoka batean zein bestean 21.000 ikusle baino gehiago izan ziren harmailetan. Egun, sailkapenean, gipuzkoarrak bosgarren dira, zortzi punturekin, eta bizkaitarrak hamabigarren, hirurekin.
FUTBOLA
Reala-Athletic derbia, Anoetan
Txuri-urdinek eta zuri-gorriek urriaren 13an jokatuko dute elkarren aurka, arratsaldeko lauretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu