Realak lortu du lehen helburua. Europa League-eko final hamaseirenetan da. 0-1 irabazi dio Rosenborgi haren etxean, eta hurrengo jardunaldian jokatuko du talde buru bezala edo bigarren sailkatu gisa aurrera egitea. Zenit izango du aurkari ligaxkako azken neurketan.
Mikel Oiartzabalek eman die garaipena txuri-urdinei, partida amaitzear zela, 89. minutuan.
Athelticek, berriz, urrats garrantzitsua eman du sailkatzeko. Hiru puntuak eskuratu ditu Hertha Berlinen kontra, baina azken jardunaldian borobildu beharko du gaur eginiko ahalegina. Sailkatzeko nahikoa du Zoryaren aurka berdintzearekin.
Athelticek asko sufritu du Hertha Berlin mendean hartzeko. Partida atsedenean zela, Europa Leaguetik kanpo ziren txuri-gorriak, 1 eta 2ko emaitzarekin. Alemaniarrak aurreratu dira 26. minutuan; Leckiek egin du gola, buruz. Handik gutxira, 35.ean, Aritz Adurizek penaltiz berdindu du; baina hurrengo minutuan aurreratu da berriz ere Hertha, Selkek egin duen golarekin. Bigarren zatian, berriro berdindu du partida Adurizek, penalti bidez, 66. minutuan, eta neurketa amaitzeko zazpi minutu besterik falta ez zirela, Iñaki Williamsek 3 eta 2koa egin du.