Reala Italian da dagoeneko, lagunarteko hiru partida jokatzeko

Antoine Griezmannek Realean «pozik» dagoela esan du, eta bertan jarraitu nahi duela adierazi

jon eskudero
2011ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Reala Italiako lurretan da dagoeneko, atzo arratsaldean irten baitzen, han lagunarteko hiru partida jokatzeko. Aurrenekoa bihar jokatuko du, Pescararen aurka, Pescaran (21:00). Bigarrena asteartean, Bariren aurka, Fiuggin. Eta azkena eta gogorrena, ostegunean, Lazioren aurka, Erroman. Philippe Montanier entrenatzaileak 25 jokalari eraman ditu Italiara. Albistegi, Viguera eta Hervias etxean geratu dira; lehen biak euren etorkizuna airean dagoelako, eta hirugarrena min hartuta dagoelako. Harrobiko Martinez, Ros, Pardo eta Hernandez, berriz, lehen taldearekin daude. Albistea Mikel Labakak eman zuen, asko jokatuko duela ez dakien arren Donostian jarraitzea erabaki duelako.

Bestalde, Antoine Griezmann ezker hegalekoak Realean jarraitu nahi duela adierazi zuen herenegun, eta bertan pozik dagoela. Atletico Madril taldera joan nahi zuela zabaldu zen, baina frantziarrak ukatu egin zuen hori esan zuela: «Ez nuen inoiz esan horrelakorik; nik zera esan nuen: Forlanen ondoan jokatzea edonoren ametsa dela». Orain Kolonbian dago, hogei urtez azpiko Munduko Txapelketa jokatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.