Hiru urteko etenaren ondoren, berriro izan da Reala-Athletic derbia, eta Realak eraman du, 2-0 irabazita. Xabi Prietok egin du aurreneko gola, 26. minutuan, penaltitik. Bi aldiz bota behar izan du, lehenengoan geldialdia egin duelako eta hori denboraldi honetan debekatuta dago. 2-0ekoa 49. minutuan heldu da: Prietok eskubitik erdiraketa atera eta Mikel San Josek bere atean sartu du gola, baloia aldentzen hasi denean.
Joseba Llorentek eta Antoine Griezmannek oso aukera onak izan dituzte, biak ere bakar-bakarrik zirela: aurrenak buruz gora errematatu du eta bigarrenak zutoinera bidali du baloia. Athleticek ez du okasio garbirik eduki; erdiraketa asko bai -batik bat, bigarren zatian-, baina ideiak argi izan gabe.
Reala seigarren jarri da Espainiako Lehen Mailako sailkapenean, Europako Ligako postuan. 22 puntu ditu. Athletic hamaikagarren dago, 19rekin. Osasuna hamabigarren, 15ekin. 14. jardunaldia jokatu dute asteburu honetan. Jaitsiera postuko aurrena -18.a- 10 punturekin dago -Sporting-.
Hurrengo partidak: Athletic-Espanyol (igandean 17:00etan), Bartzelona-Reala (igandean 21:00etan, C+), Valentzia-Osasuna (astelehenean 21:00etan).
futbola
Reala nagusitu da derbian
2-0 irabazi dio Athletici. Prietok egin du lehen gola, bigarrena San Josek bere atean. Reala seigarren dago, Europako Ligako postuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu