FUTBOLA

Reala txukun eta Eibar eskas Espainiako Kopan

Donostiarrek bana berdindu dute Celtarekin Vigon (Galizia), final-hamaseirenetako joaneko partidan. Eibartarrek 2-0 galdu dute Sportingen aurka, Gijonen (Espainia).

2018ko azaroaren 1a
07:43
Entzun

Realak behetik gora egin du. Gaizki hasi da, eta minutu askoan ezinean aritu da. Hori gutxi ez, eta 58. minutuan gola sartu dio Celtak. Iago Aspasek egin du gola, korner batean, talde txuri-urdineko atzealdearen huts bat baliatuta. Baina gol horrek suspertu egin du Reala, eta aukerak sortzen hasi da. Juanmik asmatu du azkenean, 89. minutuan, taldeak egindako jokaldi landu bat errematatuta. Bana amaitu da azkenean partida. Beraz, abendu hasieran Anoetan jokatuko den final-hamaseirenetako itzuliko partidan erabakiko da nor ariko den final-zortzirenetan.

Eibar, berriz, kanporaketa irauli beharrean da Ipuruan, galdu egin baitu gaur Molinonen. Asko hobetu beharko dute eibartarrek, eskas aritu baitira. Ez zirudien neurketa zaila, Sporting maila bat beherago aritzeaz gain, pattal ari baita denboraldi honetan. Alferrik. Eibarrek ez du berriro maila eman, eta Sporting nagusitu egin zaio. Etxeko taldeak bigarren zatian sartu ditu bi golak: Dujrdjevicek lehena, 53. minutuan, eta Neftalik bigarrena, 85. minutuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.