Realaren eta Mediaproren arteko gatazkaren inguruko azalpenak eman zituen atzo Jokin Aperribaik. Presidenteak jakinarazi zuenez, hamazazpi milioi euro eskatuko dizkiote Mediaprori, zazpi zor dionagatik eta hamar kalte-ordain gisa. Aperribaik azaldu zuenez, Realak bost urterako kontratua sinatu zuen Mediaprorekin, sasoi honen amaierara arte, hortik aurrera Sogecable izango baita Realaren telebista eskubideen jabea. Mediaprok, baina, ez ditu kontuan hartzen Realak Bigarren Mailan egin zituen urteak, eta horren arabera, hitzarmenak indarrean segitzen du.
Bestalde, Aperribaik «lotsagarritzat» jo zuen San Mamesko Prosegurreko langileen jarrera. Velaz, berriz, esan zuen gustatuko litzaiokeela taldean jarraitzea, baina «zaila» izango dela.
Realak 17 milioi euro eskatuko dizkio Mediaprori
Aperribaik salatu egin du San Mamesko Prosegurreko langileen jarrera, eta Velaz esan du zaila dela jarraitzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu