Oraingoan ez. Oraingoan ez zen zoritxarreko ustekaberik izan. Realak 4-0 irabazi dio Anoetan Algecirasi, eta horri esker Espainiako Kopako final-zortzirenetan ariko da. Vila-real izango du aurkari, urtarrilaren 8an eta 15ean jokatuko den kanporaketan.
Partidak bi zati oso ezberdin izan ditu. Aurreneko zatia pareko samarra izan da. Reala izan da apur bat gehiago, baina harrokeriarik gabe. Atsedenaldia iristear zela sartu du Javi Rosek lehen gola, urrutitik egindako jaurtiketa bikain bati esker. Gol horrek lur jota utzi du Algeciras, eta talde txuri-urdinak ederki baliatu du bigarren zatian bere nagusitasuna inposatzeko. 67. minutuan sartu du bigarren gola Seferovicek, jokoz kanpo hori bai. Hiru minutu geroago Griezmann izan da hirugarrena sartu duen, eta ia jarraian Velak sartu du laugarrena. Behin hori lortuta, lasaitu egin dira etxekoak, eta Algeciras arriskuarekin iritsi da Zubikarairen ate ingurura. Izan ditu aukerak gutxienez gol bat sartzeko, baina ez ditu aprobetxatu.