Philippe Montanierrek ez du Reala entrenatzen jarraituko datorren denboraldian. Hala jakinarazi du gaur Realak, ohar baten bidez. Klubak jakinarazi du Montanierrek ez duela onartu kontratua berritzeko eskaintza.
Gaia denboraldia amaitu arte baztertu nahi duela ere esan du Realak: denboraldia amaitzeko falta diren bi partidak igaro ostean hitz egingo du gaiaz klubak.
Bi denboraldi egin ditu Montanierrek Realean. Aurrenekoan, hiru jardunaldiren faltan lortu zuen mailari eustea. Bigarrenean, berriz, txapeldunen ligako postuetan dago Reala bi jardunaldiren faltan, eta bermatua du datorren denboraldian Europan jokatzea.
Kontratua urtebetez luzatzea eskaini zion Realak.