futbola

Realak derbiko segurtasun indarren portaera gaitzetsi du

Prosegur enpresako kideek San Mamesen zale txuri-urdinei eraso egin zieten, "arrazoi gabe", Realaren arabera. Neurriak hartzea aztertzen ari da kluba.

2012ko martxoaren 5a
14:09
Entzun

Atzo Athletic eta Realaren arteko partida amaitzerakoan egon ziren gertakariak gaitzetsi ditu Realak. Klubak bere webgunean azaldu duenez, Prosegur enpresako agenteek txuri-urdinei eraso egin zieten, "arrazoi gabe", Realeko jokalariak zaleei bere laguntza eskertzen eta kamisetak oparitzen ari zirenean.

Reala Prosegurren aurkako neurriak hartzea aztertzen ari da. Horrekin batera, Athleticek izandako portaera eta eskainitako laguntza eskertu du.

Athleticek irabazi zuen derbia: 2-0. Markel Susaetak sartu zituen bi golak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.