Garaipen ikusgarria lortu du Realak Mestallan: 2-5. Philippe Montanierrek zuzendutako taldea galtzen hasi da partida hasi eta berehala, baina epaileak Jonas kanporatzea akuilu izan da Reala susper dadin. Horrela iritsi dira De la Bellaren, Mikel Gonzalezen, Ifranen, Agirretxeren eta Velaren golak. Emaitza honekin Reala zazpigarren da 20 punturekin, eta lau partida daramatza galdu gabe ligan. Jokoan egon diren azken 12 puntuetatik hamar lortu ditu.
Futbola
Realak erakustaldia eman du Mestallan (2-5)
Txuri-urdinak 1-0 hasi dira galtzen, baina epaileak Jonas kanporatu du, eta donostiarrek ondo baliatu dute etxekoei astindua emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu