Beste partida bat galdu gabe Realak, gaur bana eginda Celtaren etxean. Espainiako Ligako azkeneko 11 jardunalditan bakarra galdu du —Real Madrilen aurka—. Bide onean doa; are gehiago lehengo astean Bartzelona handiari irabazita. Eta hor da, Europako postuetatik gertu, 30 punturekin.
Baina gaur beste salto handi bat egiteko aukera ez du baliatu. 32. minutuan 1-0 galtzen jarri den arren, bigarren zatiaren hasieran Celta jokalari bat gutxiagorekin geratu da —Augusto Fernandezek bigarren txartel horia ikusi du 49. minutuan—, eta Realak jan egin du. Nabarmen izan da baloiaren jabe. Elustondok korner batean banakoa sartu du. 60. minutua zen, ordu erdi bat geratzen zen partida amaitzeko.
Ez du probestu aukera Realak hiru puntuak bereganatzeko. Montanier entrenatzaileak azken minutuetan Griezmann atera du, baina ezin 1-2koa sartu. Griezmannek berak eduki du taldearen azken gol okasioa; Carlos Martinezen erdiraketa bat buruz gora bota du.
Bihar zortzi Mallorca hartuko du Realak.
Celta: Javi Varas; Jonny, Cabral, Demidov, Lago; Krohn Dehli, Oubiña, Augusto Fernandez, Park (Insa, 62m); Bermejo (Pranjic, 55m), Aspas (Alex Lopez, 46m).
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Elustondo, Iñigo Martinez, De la Bella; Illarramendi (Pardo, 76m), Bergara; Vela, Prieto, Castro (Griezmann, 70m); Ifran (Agirretxe, 60m).
Golak: 1-0: Krohn Dehli (32m). 1-1: Elustondo (60m).