Realak fitxatu du lehen jokalaria: Carlos Vela aurrelari mexikarra

22 urte ditu, oso jokalari bizia da eta Arsenalek utzita jokatuko du; duela hiru urte Osasunan egon zen

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Realari kosta zaio lehen fitxaketa egitea, baina azkenean iritsi da, liga hasteko bost egun eskas falta direnean: Carlos Vela aurrelari mexikarrak urte batez jokatuko du, Arsenalek utzita. 22 urte ditu, jokalari bizia da eta ohikoa da Mexikoko selekzioko deialdietan. Litekeena da ez izatea taldeak egunotan fitxatuko duen azken jokalaria, Italiako hedabideetan aspaldi agertu baitzen Inter Milanek McDonald Mariga ere utziko diola Realari.

Vela ezaguna da Euskal Herriko zaleentzat, 2007-08 denboraldian Osasunan egon baitzen. 32 partida jokatu zituen eta hiru gol sartu. Arsenalera itzuli zen hurrengo urtean, eta urtero garrantzia galtzen joan da. Aurreko sasoia West Bromwich Albionen utzita bukatu zuen. Agirretxe eta Llorenterekin alderatuta, ezaugarri desberdinak ditu.

LFP eta AFEren bilera

AFE futbolarien sindikatuak greba deialdia egin du ligako lehen bi jardunaldietarako, eta LFP Futbol Liga Profesionaleko buruek gaur bilera batera deitu du, egoera konpontzeko asmoz. Negoziazioetako giroa asko gaiztotu da, AFEk atzo jakinarazi zuenez, LFP ez zelako agertu atzoko deituriko bilerara; azken horrek, berriz, noiz eta non zen ez zekiela argudiatu zuen.Azken egunetan jokalari askok egin dituzte adierazpenak grebaren inguruan, eta denek bat esan dute mehatxua beteko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.