Ligan lortutako 800 garaipena izan da Realarena. Futbol sendoa eta erakargarria egin du Valladoliden aurka, eta eragozpen handirik gabe irabazi du partida Griezmannen (33.min eta 44. min) bi golei, Agirretxeren (39.min) eta Xabi Prietoren (48. min) golei esker. Jabi Guerrak sartu du Valladolidena partida amaitzear zela.
Anoetan zaleek gozatu egin dute jokalariek emandako ikuskizunarekin. Partida osoa jokatu du Realak, eta Bravok ere ondo egin du bere lana.