Realaren aldeko epaia 'Mediapro auzian'
FUTBOLA. Berri bikainak Realarentzat. Donostiako 6. Epaitegiak Realari eman dio arrazoia Mediapro auzian, eta hala, komunikazio taldeak 4.614.660 euro eman beharko dizkio. Mediaprok, halaber, beste zazpi milioi euro eman beharko dizkio bi hileko epean, kalte-ordain gisa. Beraz, 11,5 milioi euro jasoko ditu Realak —8.537.300 euro jaso zituen aurretik—. Berri onak bulegoetan eta baita ere zelaian. Gonzalo Castro, Ruben Pardo eta Xabi Prieto osatu egin dira. Gorka Elustondo eta Liassine Cadamuro, aldiz,ez dira osatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu