Futbola

Realeko presidente ohien auzia, epaiaren zain

Badiolak salaketa jarri zuen Fuentes, De la Peña eta Larzabalen aurka. Gaur egin dute epaiketa, Donostian.

2009ko uztailaren 21a
16:33
Entzun
Epaiaren zain geratu da Iñaki Badiola Realeko presidentea zenak Miguel Fuentes, Maria de la Peña eta Juan Larzabali jarritako salaketaren auzia. Hiru horiek Badiolaren aurrekariak izan ziren klubaren presidentetzan.

Gaur goizean egin dute Donostian epaiketa, eta Badiolak Realaren "benetako egoera ekonomikoa" ezkutatzea egotzi die, kargura iritsi zenean kluba desegite egoeran zegoela ez ziotela esan. Akusatuek Realak dirua zeukala eta ixteko egoeran ez zegoela adierazi dute.

Beste bi salaketa

Jokin Aperribai gaurko presidenteari udazkenean salaketa jarriko diote oposizioko bi plataformek. Horietako batek Jose Luis Astiazarani ere salaketa ipini nahi dio, Realeko presidente zenean egindako kudeaketagatik. Espainiako Futbol Liga Profesionaleko buru da egun Astiazaran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.