Salva Iriarte izango da Realeko kirol zuzendari berria eta Chris Colemanek entrenatuko du taldea bigarren mailan. Realak Kursaal aretoan gaur egin duen akziodunen batzarraren lehen ondorioak dira. Izan ere, akziodunek berretsi egin dute karguan dagoen Realeko zuzendaritza, alde txikiagatik izan bada ere.
Akziodunen %46,18k eman diote babesa zuzendaritzari (31584 akzio), %39,80k ezezkoa bozkatu dute (27225 akzio) eta %4,02 abstenitu egin dira (9589). Emaitza jakin ondoren akziodun batzuek dimisioa eskatuz oihuka hasi zaizkio kontseiluari. Maria de la Peña gaur berretsi duten Realeko presidenteak ez du galderak egiteko aukerarik eman.
Realeko zuzendaritza berretsi egin du akziodunen batzarrak
Akziodunen %46,18ak babesa eman dio zuzendaritzari, %39,80ak ezetz bozkatu du eta %4,02 abstenzioa izan dira. Emaitza jakitean akziodun batzuk dimisioa eskatuz oihuka hasi zaizkio kontseiluari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu