Futbola

Realeko zuzendaritzak ez du neurririk hartu

2007ko otsailaren 27a
16:58
Entzun
Realeko Administrazio Kontseiluak atzo bilera egin zuen, "egoera larria da" bere ustez ere, lehen taldea Espainiako Bigarren A Mailara jaistear delako 40 urteren ondoren, "presioa aregotzen joan daiteke", baina zuzendaritzak ez du neurririk hartuko, gaur atera duen oharrean jakinarazi duenez.

Ezta, oraingoz, hartuko ere, taldearen egoera "argitu" arte. "Kontuak emateko unea iritsiko dela adierazi nahi dugu. Oraingoz, Akziodunen Ohizko Batzarra aurreikusten dugu". Irailean izango da batzar hori. "Administrazio Batzordeak aurreikuspen hori berrikusiko du, hurrengo denboraldirako taldearen kirol egoera zein izango den guztiz argitzen denean".

Bitartean, "konfiantza eta lasaitasuna" eskatu ditu zuzendaritzak. Eta "kohesioa" ere bai: "Iritzi guztiak errespetatzen eta onartzen ditugu. Eta Administrazio Batzorde hau kritikatzen duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu taldearen kohesioa eta Realaren egonkortasuna bilatzen duten heinean. Kohesioa eta egonkortasuna beharrezkoak dira bizi ditugun une larriak guztion artean gainditzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.