Bere bizitza laburreko urterik onena izaten ari da Red Bull taldea. Bosgarren sasoia du 1 Formulan, eta hiru motor desberdinekin aritu da: Cosworth (2005), Ferrari (2006) eta Renault (2007, 2008 eta 2009). Baina badirudi datorren urteari begira laugarren motor batekin joan nahi duela.
Motor guztiak homologaturik daude 2008az geroztik, eta horrek esan nahi du apenas uki daitezkeela. Soilik sendotasun akatsak badituzte, eta besteekiko nabarmen atzeratuta badaude baimentzen ditu FIAk aldaketak, beti ere aurrez idatziz aurkeztu behar direnak. Renault motorra iaz atzeratua geratu zen, eta FIAk baimena eman zion neguan hobekuntza batzk egiteko.
Baina Red Bullek uste du Mercedes motorra dela egun dagoen motorrik onena, eta haren atzetik dabil. Renaultek, mekanika hobetzea ia ezinezkoa duenez, bestelako zerbitzuak eskainiz konbentzitu nahi izan du Red Bull, eta taldea horretaz jabetua zen, erabakia berriro berdinduz. Hala ere, asteburu honetan Sebastian Vettelek motorra bi aldiz hautsi izana giltzarria izan da, eta Red Bullek ia seguru du Mercedesen aukera.
Araudiak ez du baimentzen motor etxe batek bi talde baino gehiago hornitzea, eta aurten jada Mercedesek hirtu talde motorizatzen ditu: McLaren, Force India eta BrawnGP. Talde guztiek eman behar dute halako egoera ezohikoa onartzeko botua, eta BrawnGP horri esker ari da Mercedesekin. Red Bullek Mercedes nahiko balu, prozesu bera errepikatu beharko litzateke. Mercedesek esan du jada prest dagoela laugarren taldea hornitzeko.
Oraindik aukera guztiak posible direla onartu badute ere, Red Bull taldeko motor aholkulariak, Helmut Markok, hala zioen: "Uka ezin daitezkeen errealitate bat dago, adibidez Sebastian Vettelek aurten izan dituen lau motor hausturak, azken biak asteburu honetan. Mercedesen sei gidariek ez dute bakarra ere izan".
1 Formula
Red Bull hurrengo urterako Mercedes aukeratzear
Asteburu honetan Sebastian Vettelek motorra bi aldiz hautsi izana giltzarria izan da, eta Red Bullek ia seguru du Mercedesen aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu